Abestia mp3 formatuan
MARIGORAN KIKUNBERA Abestia
Urteak daroaguz, guk ikastoletan
Plisti-plasta gozatuz, euskera-uretan
Orain dogu sasoia, ba, bene-benetan
Buruz behera sartzeko, urik sakonenetan
Ez daukagu beldurrik, hondoa jotzeko
Olatuen indarra, dogu-ta aldeko
Ailega da garaia, euskera entzuteko
Kantauritik Ebrora
Marigoran kikunbera
Busti gaitezan batera
Kalean gora, kalean behera
Berba egin daigun euskeraz
Kikunbera eginez, itsas zabalera
Kikunbera baita be, zubitik ibaira
Itsas basterretik, hemen doa deia
Guztiak etortzeko, geure Ibilaldira
Kikunbera egizu, txo ikara barik
Kikunbera egizu, neska duda barik
Bermeotarrak gaukazuz, gogoz eta pozik
Besoak zabalik
Marigoran kikunbera
Busti gaitezan batera
Kalean gora, kalean behera
Berba egin daigun euskeraz