|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Abenduaren 14an profesionalen pilota jaialdia antolatu zuen Zornotzako Lagun Onak pilota elkarteak Udalaren laguntzaz, Ibilaldiaren alde. Zelaieta zentroan kokatuta dagoen Amorebieta IV frontoian hainbat ikuslek jarraitu zituzten (ETBn ere eman zuten) jokatu ziren partida bikainak: Lehenik, Bizkaiko hiru pelotari eta Baraibarko Galarza lehiatu ziren ordubete luzez; emaitza: Galarza V-Urberuagak 22, Uriarte-Galarza VIak 20.
Ondoren, lau eta erdiko txapelketako finala jokatu berriak ziren Titin III.a eta Barriolak jokatu zuten, hurrenez hurren Zubieta eta Capellan ek lagunduta. Nafar eta errioxarrek osatutako laukoteak ikuskizun polita eskaini zuten, eta partida nork irabaz zezakeen azkenera arte ez zen argi egon: azkenean Tricioko txapelduna eta Zubieta 22-20 gailendu ziren. Partidako jokalaririk nabarmenena Titin izan zen: 11 tanto errematez lortu zituen.
Gure eskerrik beroenak Lagun Onak elkarteari eta frontoira etorrita Ibilaldirako laguntza eman zuten guztiei.

Zornotzako Gabon Azoka, Ibilaldiari begira
Aurten Ibilaldiko kartelez jantzita zegoen Herriko Plazan jende ugari bildu da abenduaren 22an. Andra Mari ikastolak antolatzen duen Gabon Azokan trikiti musika, txalaparta eta abesbatzen kantekin batera baserriko produktuak erosteko aukera izan zen (barazkiak, sagarrak, madariak, intxaurrak, txorizoa), bide batez Ibilaldia gero eta hurbilago dagoela adieraziz (Eguberri egunetik hasita 5 hilabete besterik ez). Itxaso Gerediaga ikastolako lehendakariak aurkezpenean esan zuen bezala, ikastolako eta herriko hainbat talderi esker antolatu zen jaialdiarekin gure haurrek ohitura zaharrak ezagutzen dute. Etorkizunari modu egokian aurre egiteko beharrezkoa da sustraiak, tradizioak ezagutzea, gure herriko kultura eta hizkuntza barne.
Gose zenak talo egin berriak jan ahal izan zituen; egundoko arrakasta izan zen hau, batzuk ordu erdi ere itxaron behar izan zuten ilaran. Esan bezala, girotzeko hainbat emanaldi paratu zen: bi abesbatza (Andra Mari ikastolako gurasoena eta Karmelo ikastetxeko gurasoena), Udabarri eta Arin-arin dantza taldeen saioa, Zubiaur musika eskolako trikitilariak, txalapartariak, bertsolariak... Lehen uneko euria berehala atertu zen eta eguraldi bikainak lagundu zuen jai eder hau ospatzen.
SACZ VIII. IDAZLAN LEHIAKETA
Zornotzako Koralak antolatutako idazlan lehiaketaren sari BANAKETA BEREZIA
Non: Koraleko lokaletan
Ordua: 18:30ean
Ibilaldia EUSKAL HERRIA-CATALUNYA futbol partiduan
Herri afaria Ibilaldiaren alde
Joan den zapatuan, urtarrilak 19, Zornotzan izango den 2008ko Ibilaldiaren aldeko herri afaria izan zen Uxarte sagardotegian. Bildu zirenak gau polita pasa zuten, Oxabi musika taldearen piezak entzun eta Xabier Amuriza eta Xabi Paia bertsolarien saioa gozatuz. Aurkezpenean Itxaso Gerediaga Andra Mari ikastolako lehendakariak esan zuen legez, Ibilaldirako azken txanpan sartuta gaude, eta lan handia dago egiteko, baina dibertitzeko uneak ere hartu behar dira. Txanpiren aurtengo lehen sagardoa dastatu eta "apaizaren eta monagilloaren" bertsoak entzunez (Paiak halaxe aurkeztu zituen beren buruak) helburu hori lortu zen.

HITZALDIA
“Euskara Munduko Hizkuntzen Itsasoan”
Hizlaria: Jose Mari Etxebarria
Non: Zelaieta Zentroan (Aretoan)
Ordua: 19:00etan

IBILTXANGOA
“Ibilaldia 2008ko ibilbidea ezagutzeko aukera”
Non: Zornotzako Andra mari Ikastolan
Ordua: 10:00etan

FUTBOL PARTIDUA
“Amorebieta Athletic”
Noiz: Otsailak 27, asteazkena
Non: Urritxe futbol zelaian
Ordua: 19:00etan
Txartelak salgai: Ikastola, Orratz, Venecia, Singing Frod,
Las Vegas, Amistad.
Sarrera: 10 € nagusientzat, 5 € umeentzat. Tribuna:
15 €

ZESTA-PUNTAKO ERAKUSTALDIA
Ordua: Arratsaldeko 19:00etan
Non: Amorebieta IV. Frontoia. Zelaieta Parkea
Haurrentzako zesta-punta hastapen tailerra.
3 kiniela amerikar erara honako pilotari profesionalekin: Urrejola,
Aldekoa, Eneko Ugarte, Iturrino, Onaindia eta Lauzirika.
Desafioa: publikoaren artean zesta bategaz ia nork botatzen
duen pilota 7tik.( seguruenik, inork).
SARRERA-LAGUNTZA: 5 € .14 urtera arte eta federatuak, dohan.
MOTORREN BILKURA ETA IBILALDIA
Ibilbidea: Zornotza, Durango, Gernika, Galdakao, Lemoa, Zornotza.
10:30ean Zubiondo plazan irteera
13:30ean Jauregibarrian erakusketa
Ibilarte marrazki lehiaketaren sari banaketa
Ardo dastaketa Mikel Garaizabal enologoarekin
Ordua: 19:00etan
Non: SAC Zornotzaren lokalean (korala)

Ibilaldiaren aurkezpen prentsaurrekoa
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Ordua: 11:00etan