Eleizalde tar Luis ikastola eta Leioa Wagenen arteko akordioa.
Bizkaiko Leioa Wagenek Eleizalde Ikastolari Volkswagen furgoneta emon deutso Ibilaldia 2010eko furgoneta ofizialtzat erabiltzeko.
Akordio hori izenpetu eta furgoneta bera hartzeko Leioan batu ziran Joserra Etxebarria Gabilondo (LEIOA WAGENen aldetik), Markel Goikoetxea (Eleizalde ikastolako lehendakaria) eta Andoni Kortazar ( Eleizalde ikastolako ordezkaria).

Bermeoko Eleizalde tar Luis Ikastola eta Bizkaiko Renault Taldearen arteko lankidetza akordioa
Joandako azaroan Bizkaiko Renault taldeak lankidetza akordioa izenpetu eban Ibilaldia alkarteagaz 2010eko maiatzaren 30ean Ibilaldi egunean zozketatuko dan Dacia Sandero Stepway 1.6 90CV autoa horretarako emonez.
Akordioa izenpetzeko, Bilboko Gran Via kaleko Renault Gaursaren egoitzan alkartu ziran Renault Autonervioneko salmenta koordinatzailea dan Sabin Lekue eta Gotzon Rodríguez, Renault Bilbo Berri Gaursako Zuzendaria, Eleizalde Ikastolaren izenean Andoni Kortazar eta Markel Goikoetxea joan ziralarik.

Bermeoko Eleizalde tar Luis Ikastola eta Bermeoko EAJren arteko akordioa
Bermeoko EAJk eta Eleizalde Ikastolak, 2009ko ekainaren 18an hitzarmen bat sinatu zuten,beraien lokala, Ibilaldiko denda bezala erabiltzeko, 2010eko ekainaren 30erarte.
Argazkian agertzen dira, Aritz Abaroa UBBko lehendakaria eta Markel Goikoetxea, Ikastolako lehendakaria.



