1978an egin zen lehenengo Ibilaldia Uribe Kostan eta 1980tik aurrera 100.000
lagun baino gehiago batzen dituen jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak
joan eta urteak etorri Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten die: Bizkaiko
Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea
eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.
2008an Zornotzako Andra Mari Ikastolaren esku dago jaialdi hau antolatzea
eta horretan dihardu dena prest egon dadin. AMORE BI ETA…
2009an Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak antolatuko du Ibilaldia.
|
1978 |
Udaberrian,
GETXOn ospatu zen lehen IBILALDIA.
|
 |
|
1980 |
Udaberrian,
DURANGO-ABADIŅO. |
 |
|
1981 |
Maiatzean,
BILBO.
|
 |
|
1982 |
Maiatzaren
16an, PORTUGALETE.
|
 |
|
1983 |
Ekainaren
12an, LEKEITIO, "Euskerarik gabeko Euskadi,
kresalik gabeko itsasoa" lelopean. |
 |
|
1984 |
Ekainaren
6an GETXO-BERANGO.
|
 |
|
1985 |
BERMEO,
Busturia aldeko Ikastolen laguntzarekin, Eleizalde Ikastolak antolatua eta
"Kalera, lanera, euskara denera" leloarekin. |
 |
|
1986 |
Irailean,
ARRIGORRIAGAn,
zonaldeko Ikastolen ardurapean eta "Zirt zart, eskola euskaldun publiko
bat" leloarekin. |
 |
|
1987 |
Ekainaren
21ean, ZORNOTZA, Andra Mari Ikastolak, Durangaldekoen
laguntzarekin (Kurutziaga, Elorrio eta Anaitasuna) eta"Gure gogoa, euskal
eskola publikoa" lelopean. |
 |
|
1988 |
Maiatzaren
29an, BILBO ( Txurdinaga), " Euskaraz behin
betiko". Bilboko Ikastola guztiak, gehi Lauro Ikastola arduradunak. |
 |
|
1989 |
Maiatzaren
21ean, MUSKIZ, Muskiz eta Ezkerraldeko Ikastolen
ardurapean eta " Euskarak biltzen gaitu" leloa erabiliz. |
 |
|
1990 |
Maiatzaren
27an, SOPELA, "Euskara ala ezkara". Antolaketa
Ander Deuna Ikastolak gauzatu zuen, Algorta, Getxoko eta Areeta-Leioako
Ikastolen laguntzarekin.
|
 |
|
1991 |
Ekainaren
2an, GERNIKA, "Ikastola, haustu euskararen
oskola" leloa erabiliz. Bertaraturikoen kopurua 35.000 lagun. Gernikako
Ikastola biak izan ziren arduradun.
|
 |
|
1992 |
Maiatzaren
31n, DURANGO, Kurutziaga Ikastolak antolaturik.
"Gure euskara lagun harturik, bihar-etzira hegaz goaz" izan zen leloa, eta
72.000 pertsona bertaratu zen. |
 |
|
1993 |
Maiatzaren
23an, ONDARROAn, Zubi Zahar eta R.MĒ Azkue
ikastolek antolaturik, "Adi ibili hadi" lelopean, eta 80.000 pertsona bertaratu
ziren. |
 |
|
1994 |
Maiatzaren
29an, LA PEŅA ( Bilbo-Arrigorriaga), ABUSU
Ikastolak antolaturik, eta 120.000 pertsona bertaratu ziren. "Bilbon badabil,
bada Bilbon zer dabil?" izan zen leloa. |
 |
|
1995 |
Ekainaren
6an, SANTURTZIn, Bihotz Gaztea Ikastolak antolaturik,
100.000 pertsona inguratu zen, eta "Sinestezina" leloa izan zuen. |
 |
|
1996 |
Maiatzaren
26an, TRAPAGAn, Itxaropena Ikastolak antolatuta
eta "Barne barnetik" leloa erabiliaz, 100.000 pertsona bertaratu zen. |
 |
|
1997 |
Maiatzaren
25ean, LEIOA-GETXOn, Betiko Ikastolak antolaturik
eta "Beti betiko bizirik" lelopean, 120.000 pertsona bildu zen. |
 |
|
1998 |
Maiatzaren
31an, MUNGIAn, Larramendi Ikastolak antolatuta
eta "Erdu Geugaz" lelopean, 100.000 pertsona bildu zen. |
 |
|
1999 |
Ekainaren
6an, ELORRION, Elorrioko Ikastolak ( Durango,
Zornotza, Lekeitio eta Ondarroakoen laguntzarekin), "Aro berrian, Ikastolak
loran" lelopean, 100.000 pertsona bildu zen. |
 |
|
2000 |
Maiatzaren
28an, BALMASEDAN, Zubi Zaharra
Ikastolak antolatuta eta "Mendez mende zubiak eraikitzen" lelopean,
100.000 pertsona bildu zen. |
 |
|
2001 |
Maiatzaren
27an, BILBON, Abusu Ikastolak
antolatuta eta "Hemen da geroa" lelopean, 120.000 pertsona bildu
zen. |
 |
|
2002 |
Maiatzaren
26an, GETXON, San
Nikolas Ikastolak antolatuta eta "lotu barik" lelopean, 120.000
pertsona bildu zen. |
 |
|
2003
|
Maiatzaren
18an, LEKEITION, RM Azkuek
eta Zubu Zahar ikastolak antolatuta, eta "dzanga geurera" lelopean,
100.000 pertsona bildu zen. |
|
|
2004
|
Maiatzaren
30ean, LEIOAN, Betiko eta Ander
Deuna ikastolak antolatuta, eta "alkarregaz heldu" lelopean, 130.000
pertsona bildu zen. |
|
|
2005
|
Maiatzaren
29an, DURANGON, Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolak
antolatuta, eta "emon bostekoa" lelopean, 120.000 pertsona bildu
zen. |
|
|
2006
|
Maiatzaren
28an, ELORRION, Txintxirri ikastolak antolatuta,
eta "Batzen gaituena…" lelopean, 100.000 baino gehiago bildu
zen. |
|
|
2007
|
Maiatzaren
20an, BALMASEDAN, Zubi Zaharra ikastolak antolatuta,
eta “Geroaren deiadarra” lelopean ospatu zen ibilaldia euritsua. |
|