Andra Mari ikastola ikastetxe herrikoia da. Zornotzan eta eskualdean txertatuta dago, eta hori urteko une desberdinetan ikusten da, hainbat jai, kultur eta kirol ekitaldi ematen baititu. Ikastola barnean ez ezik herriari begira eta bere bizitzan parte hartuz gauzatzen du bere hezkuntza-proiektua.

Ibilaldiarekin ikastola bizirik dagoela erakutsi nahi dugu; 40 lehenengo urteak oparoak izan dira, eta bide horri eutsiko diogu.

Ikastolak lehen zeukan herriko maila lortzea, garai batean zeukan pisua lortzea. Herri osoa mugitu zen ikastola aurrera ateratzeko.

Gaur egun euskaraz ikasteko aukera ezberdinak daude, baina ikastolok era desberdinean egiten dugu, eta gure helburua gizartea euskalduntzea da, kulturaren osoko ikuspegia landu eta ez soilik hizkuntzan trebatzea.

Matrikulatutako ikasleak gero eta gehiago dira, bigarren lerroak indarra hartzen du, eta Ibilaldiko etekinak lerro hori aurrera eramateko behar diren baliabideak lortzeko izango dira.