HELBURUAK

2012.urtean Ibilaldiak, Bizkaiko Ikastolen jai handiak zita du Trapagaranen, eta Ibilaldiarekin batera, milaka euskaltzale gurera gerturatzea espero dugu. Milaka euskaltzale gure herrian aho batez euskara entzuteko, kalera ateratzen den orok euskara zentzun dezan lehen hitza.

Ibilaldiak egunez egun egiten dugun lana, gure hizkuntza lau haizetara zabaltzen lagunduko digu, gure eskualdean urteetan hain gutxi entzun den euskara berriz ere indartzeko baliabideak eskainiko dizkigu Ibilaldiak.

Egun 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako hezkuntza eskaintza daukagu, eta 1972.urtean gurean hasi ziren 11 ikasle horiek gaur 500 inguru dira. Azken urteotan, lerro bakar bat izatetik 2 izatera pasa gara, eta noski, horrek espazioa berrantolatzera eraman gaitu, gure ikasgelak antolatu eta guztiok eroso eta gustura egoteko gela berriak sortzera behartuta ikusi dugu gure burua.

1996.urtean “Barne barnetik” lelopean egindako Ibilaldia arrakastatsuaren ondoren Ikastolako polikiroldegia eraiki genuen, egun, Ikastolako haur eta gazteek kirola egiteko erabiltzeaz gain, herriko hainbat taldek ere erabiltzen dutena.

2012ko Ibilaldiaren ostean, DBHko ikasleak eta 0-3 zikloa hartzeko sortu berri dugun eraikin berria guztiz amaitu nahiko genuke, Bizkaiko eta Euskal Herriko euskaltzaleon laguntzarekin. Maiatzaren 27an eta egun horretara heltzeko bidean laguntzen gaituzten horiekin, guztiekin, gure eraikin berri hori, dagoeneko errealitate den eraikin dotore hori gure bihurtuko dugu.