IBILARTEEgunak: Apirilak 15etik 30era arte Ibilaldiak 2004tik aurrera IbilArte izan du bidelagun. Euskara eta euskal kulturara hurbiltzeko ekintza bezala jaio zena, azken urteetan ezinbesteko zita bihurtu da hainbat euskaltzale eta artezaleentzat. Urtero antolatzen den erakusketa honetan arte garaikidearen obrak izaten ditugu erakusgai bai izena duten artistenak bai artista gazteenak. Hona hemen ibilarte 2010aren katalogoa:
Marigoran Kikunbera Euskara arte mundura! IBILARTE TXIKIIbilaldia Elkarteak VI. Ibilarte Marrazki Lehiaketa antolatu du. Ibilaldiaren Ibilarte 10aren eskutik antolatukoa da lehiaketa hau. Ibilarte Bilbon ospatzen den arte erakusketa da eta bertan hainbat artista eta artelan ikusteko aukera izan dugu, gizarte guztietan bezala hainbat sentsibilitate eta aniztasun agerian utziz, Euskara eta Euskal Kultura bultzatzeko helburuarekin. Erakusketaren ingurumarian umeak eta gazteak artera hurbiltzeko aukera bikaina bezala ikusten da lehiaketa hau, gaur eguneko eta etorkizuneko artistak euskaraz hezi eta hazi daitezen nahi dugulako. Sari banaketa Irabazleen lanak ikusteko klikatu hemen. |